Lan eskaintza

Erabiltzailearen aurpegia Topagunea 2017ko ira. 27a, 10:03

Nafarroako Euskaltzaleen Topaguneak lanpostu bat bete behar du epe laburrean.

 

Egitekoak :

  • Sentsibilizazio eta erabilera programak kudeatzea.


Lanposturako oinarrizko eskakizunak:

  • Euskara ondo menderatzea.

  • Harreman pertsonaletarako gaitasuna izatea.

  • Gidabaimena eta autoa edukitzea.

  • Ofimatika programak erabiltzeko trebetasuna izatea.

  • Gestioan eta planifikazioan eskarmentua izatea.

Baloratuko da:

  • Euskara Elkarteen mugimenduko ezagutza izatea edota kidea izatea. 

  • Soziolinguistikari buruzko ezagutzak izatea.

  • Teknologia berriak erabiltzeko trebetasuna izatea.


Lan baldintzak:

  • Urriaren 9an hasita, lanaldi erdiko kontratua. 

  • Ohiko lan lekua, Atarrabiako bulegoa izango da.


Curriculumak bidaltzeko epea urriaren 5ean, 14:00etan bukatuko da.
Posta elektronikoz bidali behar dira: oskar@topagunea.eus helbidera

Nafarroako Topagunea

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!