Mintza Eguna 2017: egitaraua eta bazkarirako lau menuak.
Mintza Egunak Nafarroatik Bizkaira egin du salto aurten eta Atarrabiari Deriok hartu dio lekukoa. Jadanik ari dira saltsan Txorierriko Berbalaguna eta Totoan, bertoko euskara elkarteen federazioa.
Ekainaren 3an Derio izango da Euskal Herriko mintzalagun, mintzakide, berbalagunon Topagune. Lagunartean euskaraz hitz egin eta ondo pasatzeko sekulako plana ari dira prestatzen: Hamaiketakoa, triki-dantza poteoa, bisita gidatua, kalejira, bazkaria… Maiatzaren 29a baino lehen eman behar da izena,www.irunerrikomintzakide.org atarian, edo zuen herriko dinamizatzailearen bidez. Urtero bezala, egun osoko festa izango denez, autobusak antolatuko ditugu Deriora joateko. Aurrerago emango dizuegu egitarauaren eta autobusen ibilbidearen berri!
Egitaraua
11:00 Ongi etorria eta hamaiketakoa
12:00 Bi proposamen, aukeran:
- “XX.mendeko historia Bilboko hilerria ezagutuz” bisita gidatua, Jose Angel Mentxakarekin.
- Bertso triki- dantza poteoa Arkaitz Estiballes eta Ibon Ajuria bertsolariekin eta “Bertoko” taldeko trikitilariekin.
13:30 Kalejira animatua. Bertsoak, trikitixa eta dantzak.
15:00 Bazkaria Baserri Antzokian.
16:30 Esker emate ekitaldia
17:00 Taberna Ibiltaria eta umeentzako puzgarriak. Aukeratu kantu bat eta animatu bazkalostean taldean kantatzera! Zerrenda http://www.mintzalaguna.eus atarian.
Zer egongo da bazkaltzeko?
Gustuak eta adina kontuan harturik, lau menu jarri ditugu aukeran:
“A” MENUA Marmitakoa + Solomoa plantxan patatekin.
“B”MENUA Entsalada + Pasta barazki eta perretxikoekin.
“Z” ZELIAKO: Entsalada+ Solomoa plantxan patatekin.
“H” HAURRA: Makarroiak + Solomoa plantxan patatekin + POSTREA (helduenetik ezberdina)
MENU GUZTIETAN: Oiz ardoa, gaseosa, ura, ogia (gluten gabea) gazta tarta eta kafea.
Taberna ibiltaria
Aurtengo berrikuntza tentagarriena da, bazkalostean kantuan eginaz giroa gori-gori jartzeko! Euskarazko kanta oso ezagunak dira abestuko direnak, betikoak, ziur asko gehienek jakingo dituzuenak. Kantutegia atari honetan jarri dugu eskura, kantutegia bertatik jaitsi eta ekainaren 3an taldean abesteko kantu gustukoena aukeratu dezazuen.
Kantutegia deskargatu dezakezue ere hemen.
Era berean jakin bazkalostean, Taberna ibiltariarekin batera, umeentzako puzgarriak ere izango direla.
Izen ematea maiatzaren 29a baino lehen
Mintza egunera etorri nahi izanez gero, maiatzaren 29a baino lehen eman behar da izena HEMEN edo, bestela, tokiko mintzapraktika egitasmoetako dinamizatzaileen bidez.