2017ko Txantreako jaiak gazteentzako FESTAN BLAI guneari harrera egingo diote lehendabiziko aldiz Nafarroan

Erabiltzailearen aurpegia Topagunea 2017ko api. 26a, 10:37

Festan Blai, Iruñeko Udalak Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean antolatuta, Txantreako jaietan gazteen parte hartzea eta euskararen erabilera sustatzeko egitasmoa da. Gipuzkoako hainbat herritan arrakastatsua den ekimen hau, hots, Donostiako Aste Nagusian, Irungo San Martzialetan eta Ermuko Santixauetan, lehendabiziko aldiz Nafarrora dator 2017ko Txantreako jaietara. 2017ko Apirilak 28an gaueko 22etatik 01etara, Salestarretara hurbiltzen diren 12-16 urte bitarteko gazteek, DJ Tirapu eta DJ Josu Rodriguez-en emanaldia, lehiaketak eta opariak aurkituko dituzte. Ekimen hau, adin tarte honetarako antolatzen den garrantzitsuenetariko bat, Festan Blai-n primeran pasa nahi duten 12-16 urte bitarteko gazte guztientzako irekia da. Bertan itxaroten zaituztegu!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!