Etorkizuna irabazteko noizean behin geratu, hausnartu eta erabakiak hartu behar dira. Tokiko Euskaltzaleon Topaguneak indartzeko, euskaltzaleak trinkotzeko, euskararen erabilera indartzeko eta nola antolatu erabakitzeko garatuko dira prozesuok. Gogoeta prozesuokin euskaltzaleek hiru larunbatetan erabakiak hartuko dituzte modu parte hartzaile batean. Antolatzaileak tokiko Elkarteak (Geu Gasteiz, Zuhatza Elkartea) edota erakundeak dira (Eguesibarko Udala etaTopagunea).
Tokiko euskaltzaleak eta Elkarteak indartsu badaude Mugimendua ere indartsu dago. Premisa horrekin sustatu eta dinamizatu ditugu duela 5 urtetik hona 18 gogoeta prozesu Euskal Herriko luze zabalean (Araban, Bizkaian, Nafarroa Garaia eta Beherean, Lapurdi eta Gipuzkoan).
Prozesuok hainbat motatako emaitzak utzi dituzte: Elkarteak indartzea, proiektu berriak martxan jartzea, zaharrak indartzea edota Elkarte berriak sortzea (Blagan Hondarribian eta Abizarie Diman, esaterako).
Jada datorren urterako ere hainbat Gogoeta Prozesu badira aurreikusiak. Dena den, zuen herri, hiri, auzo edo eskualdean premia badago eta berau sustatzeko taldetxo bat bazaudete, jarri gurekin harremanetan. Etorkizuna irabazteko, gogoeta eta ekimena.