Euskal Herri osoko mintzalagunentzako egun pasa antolatu dute bertako Mintzakideak eta Karrikaluze elkartea, eta plana zehatz kontatu digute:
Goizeko 11:00 aldean, ongi etorri ekitaldia izanen da Atarrabiako udaletxe plazan. Paz de Ziganda Ikastolako, Idoskia dantzari txikiak parte hartuko dute bertan, gure herriko dantzari txikien trebezia inoiz ikusi ez dugun bezala ikusteko aukera paregabea. Horrekin batera, Euskal Herriko txoko guztietatik datozen mintzalagunei hamaiketakoa eskainiko zaie.
11:45etan, herria edo ingurua ezagutzeko bi ibilbide antolatu ditugu, Karrikaluze Euskara Elkartearen eskutik:
A) Atarrabiako Pilategia eta San Andres errota.
B) Atarrabia altueratik: Ohiana Mendia , Ultzama eta Arga ibaiek besarkatuta, mendixka bat gailentzen da Iruñerriko mugetan, Arre, Uharte eta Atarrabiaren artean. Bide atsegin batean gora, gailurrera igotzeko aukera ere badago eta bertan Uharteko gazteluaren aztarnak ikusiko ditugu.
Goizeko ibilbidetxoaren ondotik, elkartu eta kalejira Triki poteoa eginen da, Atarrabiako Karriketatik.
15:00etan, Herri bazkaria Udaletxe plazan.
Bazkalostean, esker emate ekitaldia izanen da Mintzalagun egitasmoan lan berezia egin duten kideei eskerrak emateko.
Azkenik, partaideak dantzan eta kantuan jarriko dituen Erromeria izanen dugu Trikidantz taldearekin.
Bazkarirako izen ematea maiatzaren 12a arte egin daiteke, tokian tokiko mintzapraktikako dinamizatzaileen zein Karrikaluze Euskara elkartea edota Karrikiri Euskara elkartearen bidez.
EMAN IZENA Maiatzaren 12a baino lehen! Klikatu HEMEN
Bazkariko txartelak 17€ balio du eta autobusa 5€. Menu berezia behar dutenek aldez aurretik jakinarazi behar dute.
Hiru autobus antolatu ditugu egun osoko festara joateko . Asmoa da 11:00etan Atarrabian egotea eta 18:30- 19:00 aldera Atarrabiatik irtetea. Hauek dira ibilbideak:
- Getxo, Derio, Bilbo, Izarra /Atarrabia.
- Eibar, Bergara, Arrasate, Gasteiz /Atarrabia.
- Donostia, Hondarribia, Lesaka /Atarrabia.
Ez eutsi tentaldiari, animatu eta etorri Mintza Egunera!