Soka-dantza kantatua larunbatean, 'Euskarak 365' kanpainaren karietara

Erabiltzailearen aurpegia Topagunea 2015ko aza. 24a, 12:09

13:00etan eginen dute euskararen aldeko ekitaldia, Iruñeko Udaletxe plazan. 12:00etan elkartuko dira Zaldiko Maldiko elkartean, hamaiketakoa hartu eta soka-dantza entsaiatzeko.

Kaixo euskaltzale: Euskaltzaleen Topaguneak, Euskal Herrian zehar, tokian tokiko bazkideekin batera antolatzen duen Euskarak 365 egun kanpaina abiatzeko prest da beste urte batez. Euskara egunero delako, ekitaldi bat prestatu dugu Iruñerriko euskaltzaleen Topaguneak: Karrikirik, Zaldiko Maldikok, Biltokik, Karrikaluzek, Zorrokak eta Euskalerria irratiak elkarlanean, Duguna dantza taldearen laguntzarekin.

Honen bidez, atsegin handiz gonbidatzen zaituztegu ekitaldira bertaratzeko. Ekitaldia bera laburra izanen da. Hori bai, aurretik eta ostean nahi izatera, aukera izanen duzu gurekin tragotxo eta mokadutxo bat partekatzeko Zaldiko Maldiko elkartean 12:00etatik aitzinera. 13:00etan, Kike Diez de Ultzurrun kazetari eta itzultzaileak aurtengo komunikatua irakurriko du, eta jarraian soka-dantza kantatua eginen dute, iaz bezala. Bideoan hain zuzen ere 2014ko soka-dantza ikus daiteke, animatu-animatua.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!