'Irakurri, gozatu eta oparitu' egitasmoa Iruñerrian

Erabiltzailearen aurpegia Topagunea 2015ko api. 30a, 09:45

Antsoain, Aranguren, Atarrabia, Berriobeiti, Berriozar, Burlata, Uharte eta Zizur Nagusiko udalek antolatu dute egitasmoa, Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean eta hainbat liburu-dendaren babesarekin. Liburutegian jasotako txartelarekin, euskarazko beste edozein liburu %25 merkeago ordaindu ahalko da liburu-dendetan %50 merkeago parte hartzailea Mintzakide edo Euskara Elkarteko kidea bada (liburutegian txartela edo agiriren bat aukeztu beharko da deskontu bikoitz hori lortzeko). Azken eguna txekea erabiltzeko: 2015eko uztailaren 11.

Apirilaren 23an, Liburuaren nazioarteko egunean, Euskaltzaleen Topaguneak 'Irakurri, gozatu eta oparitu' egitasmoaren bederatzigarren edizioa martxan jarri zuen.

Antsoain, Aranguren, Atarrabia, Berriobeiti, Berriozar, Burlata, Uharte eta Zizur Nagusiko udalek antolatu dute egitasmoa, Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean eta hainbat liburu-dendaren babesarekin.  

Irakurzaletasuna bultzatzea xede duen egitasmo honek herritarrak euskarazko liburuak irakurtzera animatu nahi ditu, irakurtzearen alde atsegin eta gozagarria azpimarratuz eta parte hartzaileei abantailak eskainiz.

Hiru pauso:

Kanpainaren izenak berak argi adierazten duenez, hiru pausu eman behar dira bertan parte hartzeko:

 

  • Irakurri. Lehenengo pausoa irakurtzea da, euskaraz irakurtzea, alegia. Horretarako, herriko liburutegi publikora joan, eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu ahal izango da etxera eraman eta irakurtzeko.
  • Gozatu. Liburua irakurri, liburutegira itzuli eta fitxa sinple bat bete beharko da: zein izan den irakurritako liburua eta iritzia. Fitxa hori beteta, liburuzainak erosketa-txekea emango du, hitzartutako liburu dendan erabiltzeko.
  • Oparitu. Azken pausua, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, edo norbere buruari.

 

Liburutegian jasotako txartelarekin, parte hartzaileek euskarazko beste edozein libururen prezioaren %25 ordaindu ahalko dute (%50 merkeago parte hartzailea Mintzakide egitasmoko edo Euskara Elkarteko kidea bada)

Maiatza eta ekaina bukaeran, 30 euroko erosketa-txekea bana zozketatuko da, Udal liburutegian hile horretako parte hartzaileen artean .

Liburuaren Nazioarteko Egunean hasita, bi hilabetez. Aurreko edizioetan bezala, apirilaren 23an abiatuko zen aurten ere "Irakurri, Gozatu eta Oparitu" egitasmoa, Liburuaren Nazioarteko Egunean. Uda aurreko hilabeteak baliatzen dira egitasmoa sustatzeko, ondorengo opor garaia, askorentzat, liburuak (opari harturikoak, barne) irakurtzeko garai egokia baita. Bi hilabeteko iraupena izango du kanpainak, ekainaren 30era arte egongo da liburutegietan erosketa-txekeak lortzeko aukera eta uztailaren 11 artekoa horiek liburu dendan erabiltzeko.

Esan bezala, aurten 42 herritan izango da martxan ekimena. Eskualdekako hedapenean zentratu dira antolatzaileak egitasmoa herrietan indartzeko helburuarekin:

Aurreko urteetan ikusi denez, kanpainak eragin positiboa du herritarrek herriko liburutegian egiten duten euskarazko liburu mailegu erabileran. Izan ere, egitasmoaren helburuetariko bat da euskaldunak liburutegi publikoen erabiltzaile bihurtzea. Era berean, ekimenak liburuen salmentan izaten duen eragina ere kontuan hartzekoa da.

Irakurri, gozatu eta oparitu ekimenaren bueltan bestelako literatur jarduerak ere antolatuko dira, hala nola solasaldiak idazleekin, liburu azokak, irakurketa musikatuak eta abar. Egitasmoak Eusko Jaurlaritza eta Araba eta Bizkaiko Aldundien babesaz gain, honako argitaletxeen laguntza jasotzen du: Alberdania, Erein, Elkar, Ibaizabal, Pamiela, Txalaparta eta Susa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!