Iaz bezala, Iruñerriko eta Izarbeibarko Mintzakideak eta Baztan, Bortziriak eta Malerrekako Solaslagunak, sagardotegi bazkaria antolatu dugu apirilaren 18rako, hain zuzen ere, Lesakako Linddurrenborda Sagardotegian egingo dugu txooootx!
LINDDURENBORDA SAGARDOTEGIRA IRTEERA Apirilaren 18an, larunbatarekin, bazkaria. Sagardotegiko menua: Bakailao frijitua piperrekin Bakailao tortilla Txuleta (450 g. pertsonako) Gasna, irasagarra eta intxaurra Sagardoa eta ardoa aukeran Prezioa: 26€ Kafea eta kopa aparte
Izena emateko: 610 920673 telefonoan edo jarri harremanetan zure herriko dinamizatzailearekin.
Idatzi mezu bat zure izen-abizenak eta telefonoa zehaztuz mintzakide1@gmail.com helbidera eta konfirmazio mezua jasoko duzu kontu korrontearen zenbakiarekin.
Eskualdeko Solaslagunak, Iruñerriko eta Izarbeibarko Mintzakideak, Baztango AEK-k, Malerrekako IKA-k eta Bortzirietako IKA-k bertan parte hartuko dugu. Saio hau erabat parte-hartzailea izatea nahi dugu, gainera, harremanak lantzeko, euskal sareak hedatzeko eta gure inguruan eragin soziala izateko ere balioko du. Autobusa Iruñeatik etorriko da, Baztango eta Malerrekako jendea hartu eta Lesakarat abiatuko da. (Behar izanez gero Beratarrak ere bilduko ditu).
Iruñetik abiatuko da autobusa, hitzordua 12:30ean, Zezentegietako errotondan (Arga kalea).
Elizondoko plazan 13:30ean, Doneztebeko autobus geltokian 13:50ean. (Behar izanez gero Beratarrak ere bilduko ditu) Autobusaren prezioa: 7€ Buelta 20:30ean Lesakako plazatik
.ANIMATU!!! Arras-hagitz ongi pasatuko dugu elkarrekin!!!
Izena emateko: 610 920673 telefonoan
Hemen dituzue iazko sagardotegiko irudiak:
Oharra: Oroitu saio osagarri hauek denendako irekiak direla, beraz zuen lagunak, familia, ezagunak, amoranteak… parte hartzera animatzen ahal dituzue. Baldintza bakarra euskaraz aritzea da!!!