SARRERAK ERRESERBATZEKO ETA ZOZKETAN PARTE HARTZEKO BIDEAK:
ITSASOAREN EMAZTEAK.Oinkari Dantza Taldea / Hika Teatroa.
Emakumeei buruzko istorioa eta kresal usaina
Oinkari Dantza Taldea / Hika Teatroa Zuzendaritza eta dramaturgia Agurtzane Intxaurraga Dantza garaikideko koreografia Maider Oiarzabal (Kukai dantza taldea) / Hika Teatroa Dantzariak Oinkari Dantza Taldea Jatorrizko musika eta zuzendaritza Pello Ramirez Zuzeneko musikariak Angel Unzu, Xabier Zeberio, Fredi Pelaez eta Pello Ramirez.
Aktoreak Miren Gojenola eta Agurtzane Intxaurraga
Hirurogei dantzarik, lau musikarik eta bi aktorek bat egingo dute agertokian istorio bizi eta zirraragarri bat kontatzeko, olatuen joan-etorrian. Euskal dantzak oinarri hartuta, ikuskizun honen xedea da kostaldeko arrantzaleen emazteen bizipenak erakustea. Emakumeei buruzko istorioa, eta kresal usaina nagusi. Itsasoaren emazteak dira, euskal kostaldeko bizitzako gatza eta piperra. Saregileak ofizioz, sardinerak afizioz.