Azken bi urteetan bezala, bi eguneko egitarau betea prestatu dute, mintzalagunen arteko harremana sustatu eta euskararen bidez bizipen atseginak izateko.
Ostiral arratsaldetik igande arratsaldera bitartean, mendi ibilaldia, herrian ibilaldi gidatua, masaje, sukaldaritza eta dantza tailerrak, kantaldiak eta beste zenbait sorpresa izango dituzte izena ematen duten mintzalagunek.
25 lagunentzako lekua dago Mokorreko Borda baserrian, eta izen ematea zabalik dago jadanik.
Egonaldiaren prezioa 85€ izango da, lotarako lekua, otorduak, tailerrak eta ibilaldiak barne. Horretarako, bi bide daude:
- Zuzenean Etxalarko kideekin harremanetan jarri: mezua bidali etxalarkobarnetegia@gmail.com-era, edo 618.303.582 zenbakira deitu.
- Euskaltzaleen Topaguneari eskaera egin, herriko mintzapraktikako dinamizatzailearen bidez edo arrate@topagunea.org helbidean.
Naturarekin gozatu, mintzalagunak ezagutu edo asteburu berezia bizi nahi baduzue, zatozte Etxalarrera! Mintzalagunen lagunak ere ongi etorriak izango dira!
Hemen dituzue aurreko urteetako egonaldietako argazkiak: