Ikusmiran: Sisi gora, Javi Flaño behera

Erabiltzailearen aurpegia Taxoareko Hitza 2015ko mar. 30a, 22:46

[Analisia Taxoareko Hitzan]

HOBETU BEHARRA

Denboraldi hasieran bezain fin ez dabilela Javier Flaño noaindarra da. Txapelketako lehen jardunaldietan defentsa lerroko jokalari onena izan zen. Defentsako lanetan papera ongi betetzeaz aparte erasorako zuen trebeziak harritu egin zuen zalegoaren zati handi bat. Azken jardunaldietan, tamalez, erasorako grin hori galdu du. Baloia hanketan duenean gora egiten saiatzen da baina ez du arriskurik sortzen. Bestalde, defentsako lanetan zuen errendimenduak beherakadan da. Azken jardunaldian ikusi bezala, bere huts larri batek aukera paregabea utzi zion Castro aurrelariari Sporting markagailuan aurreratzeko. Postu horretarako ezinbestekoa da taldearentzat eta bere maila igo beharko du.

AURRERAPEN EGOKIA

Atzealdeko lerrotik kendu eta aurrelariaren atzetik ezarri zuen Mateok Sisi. Erabat asmatu zuen entrenatzaileak. Jokalari gorritxoa denetik jokatu duen neurketa hoberena, lesioak atzean utzita eta defentsako lanak bigarren plano batean utzita, partidu itzela burutu zuen. Osasunaren arrisku guztia bere hanketatik etorri zen, berak  sortu zituen jokaldi arriskutsuenak Cedrick lagun izan zuela. Taldeak bere mailako jokalari baten beharra du eta Mateok postu horretan konfiantza ematen badio taldeak gora egin dezake. Atzelari lanetan papera ongi bete arren, ez da bere postua.

Iñaki Berategi Goikoetxea (@IBerastegi)

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!