Azaroaren 28an, Iruñeko Biurdana ikastetxean, goizeko 10etan hasita "Nafarroatik Eskola Berria sortzen" Jardunaldiak ospatuko dira, egun horretan Hezkuntza Plataformen Topaguneak antolatutako mobilizazio egunaren barruan. Nafarroako hezkuntza komunitate osoa gonbidatua dago.
Hezkuntza eredu atzerakoi, merkantilista eta inposatua dugu. Ez zaigu gustatzen eta ez ditu gure beharrak asetzen. Espainiar eta frantziar sistemek asimilatuta gaituzte eta ez digute guk nahi dugun hezkuntza eredua eraikitzen uzten.
Eredu ezberdinak izango ditugu gutariko bakoitzak buruan, noski, hezkuntza ez baita proiektu homogeneoa. Hamaika kolorez margozten den proiektua da euskal hezkuntza, hamaika bizipenez eta hamaika ereduz. Baina bat gatoz gure herriak, Euskal Herriak, Hezkuntza Sistema Propioa behar eta nahi duela esaten dugunean, ...