Atzo, urriaren 20an hain zuzen ere, Nafarroako Parlamentuan izandako lan saioaren bideoa ikusgai duzue hemen. Sortzen Elkartearen iniziatibaz, Geroa Baik, EhBilduk, Ahal Duguk eta Ezkerrak eskatutako lan saioa izan zen, Nafarroako eskoletan ratioak direla eta, bizi dugun egoeraren larritasuna mintzagai izan zuena.
Atzokoa ikusita, Sortzenetik, alde batetik, laster eztabaidatuko diren aurrekontuei begira jarriko gara, eta alderdi guztiak ados zeundenez, ratioak jaisteko baliabide nahikorik bideratzea espero dugu.
Beste aldetik, Nafarroako Hezkuntza orain dagoen bezala egotearen ardura norena den argi dugu. Lan handia egin beharko dugu gure hezkuntza sistema Europara begira jarri ahal izateko, eta benetazko kalitatezko hezkuntza lortu ahal izateko. Argi dugu ere egun batetik bestera helburu guziak betetzea ezinezkoa izango dela, baina, Hezkuntza Kontseilariari jakinarazi genion bezala, bide horretan, bidelagunak izateko prest gaude.
Beraz, animo eta lanera! Nafarroatik eskola publiko berria eraikitzera !