Elortz bailarako gurasoekin bat: Garraio eta jantokirako dirulaguntzak.

Erabiltzailearen aurpegia Sortzen 2015ko eka. 18a, 12:57

Gaur, Beriaingo, Tiebaseko, eta Elortz bailarako guraso talde batek, Nafarroako Gobernuko Erregistroan 30 eskaera baino gehiago bideratu dituzte Hezkuntza Departamendura. Zonaldeko 30 familia baino gehiago, 60 haur baino gehiago, egunero, Iruñeko Hegoalde Ikastolara, edota Iturrama Ikastetxera etortzera derrigortuak daudenak, euskaraz ikasi ahal izateko, beraien herrietan, orain arte behientzat, euskaraz hezkuntzan matrikulatzeko aukerarik ez dute izan eta.

Nafarroako zonalde "ez-euskaldunean" bizi diren familiak dira, "Vascuencearen Legearen" erruz, gastu ekonomiko ikaragarri bati aurre egitera behartuak daudenak. Batzuetan beraien kotxeetan haurrak eramaten, haur eta lehen hezkuntzakoei autobus bat, gurasoen artean, antolatzen beste batzuetan, Tiebasetik Beriainera mugitzen autobus hori hartu ahal izateko, beste kasuetan ... eta eguerditan eskoletako jantoki zerbitzua erabili beharra, inongo diru-laguntzarik gabe ( ezta Konzentraziozko-eskoletan dutenaren antzekoa ez diete ematen). Egoera ulergaitzak, 2015.urtean, gure seme-alabek euskaraz ikas ditzaten.

Horregatik, Nafarroa osoan euskaraz ikasteko eta bizitzeko eskubidea dugulako, Nafarroako Gobernu berriari, hizkuntz-eskubiderik gabeko familia hauei babesa emateko, exijitzen diogu. Hasteko, aipatu dugun gastu ekonomikoari aurre egiteko laguntzen, eta bestetik, beraien herrietan, D eredua zabaltzen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!