Artaxoa, Larraga, Mendigorria ta Iturriagako guras

Erabiltzailearen aurpegia Sortzen 2015ko mai. 26a, 13:47

Artaxoa, Larraga, Mendigorria ta Iturriagako gurasoen eskaera zuzena Nafarroako Gobernuari: Garraiorako eta Jantokirako dirulaguntzak orain! Sortzen Elkartetik, gure babes osoa eskaini nahi diegu, gaur, Nafarroako Gobernuko Erregistroan eskaera zuzena aurkeztu duten gurasoei. Nafarroako eremu “ez-euskalduneko” biztanleak dira, horregatik, beraien seme-alabek, euskaraz ikasi ahal izateko, Gareseko edota Lizarrako eskolara egunero mugitu behar dira, horrek suposatzen duen gastu ekonomikoa eta fisikoarekin. Artaxoatik, adibidez, 28 kilometro egunero egin beharra, jasanezina da. Beste herri batzuetan duten errealitatea denez, animatu nahi diegu, beste herri horietako gurasoei, antzeko eskaerak egitera. Sortzen Elkartea beraien ondoan egoteko konpromezu sendoa daukagu. Honekin batera, gogoratu nahi dugu, euskaraz ikasteko eskubidea, nafar guztien eskubidea dela, bakoitza bere herrian, Artaxoan, Oibarren, Otsagin eta Iruñean. Vascuencearen Legea bertan behera uzteko garaia da, eta honekin batera, euskarak Nafarroan bere lekua berreskuratzea, hezkuntzan, administrazioan, … ea. Bada garaia, Nafarroako Gobernuak bere biztanleriaren nahia eta eskubideen aurrean jarrera baikor batekin azaltzeko, beharrezkoa baita. Animo eta aurrera, euskaraz ikasteko eta bizitzeko eskubidea lortu arte !

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!