LEPa D Eredua

Erabiltzailearen aurpegia Maria Solana 2016ko ots. 1a, 13:27

Goizean Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua prentsa aurrera agertu da; hala ere, LEPa, bai, ez, noiz, noizko oposizioak … honetan erantzun zehatzik ez dugu oraindik, baina antza, etzi, Gobernu kontseiluak onartu beharko luke dena delakoa.
Bestetik, hamabost egun barru abiatuko da aurtengo aurre matrikulazio kanpaina.
Ohi baino hamabost egun beranduago abiatuko bada ere, hori ez da aurtengo deialdiaren nobedaderik nabarmenena. Nobedadea: Lehenengoz eremu ez euskaldunean D eredua eskainiko da, sare publikoan.
Legea betetzea besterik ez bada, ziurrenera oposizioa aztoratu eginen da. Euskarak aztoratzen ditu. Ikusi besterik ez dago pasa den asteko perlak: Batetik, PPko Garcia jauna, Parlamentuan bisitan genituen pertsonei, zehazki ELA, LAB eta STEE EILASeko ordezkariei, gaztelaniaz egiteko eskatu zien, oso modu txarrean, euskaraz aritu baitziren, eta PPko lagunaren aburuz hori omen da errespetu falta.
Bestetik, UPNko Iriarte jaunak Osoko Bilkuraran hizkuntza politikek ez dutela ezertarako balio ez dutela eta euskara bera desagertzear dagoela baieztatu zuen. Hau guztia ikusita, inoiz baino beharrezkoago hizkuntza politika eta normalizazioa jorratzea Nafarroan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!