Aurrekontuak aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Maria Solana 2016ko urt. 18a, 12:59

Urte berria kontu zaharrez josia abiatu da. Itxi gabe geratu zen aurrekontuen kontua eta horretan ari gara, buru belarri, Gobernuak aurkeztutako aurreproiektuari zuzenketak eginez, Akordio programatikoaren inguru elkarrekin lanean gabiltzan lau indarrok batera, eta gainontzeko taldeek proposatutako zuzenketak aztertuz.
Gaurtik aitzin zuzenketa denak pasako dira batzordetik, eta hortxe baiezkoa edota ezezkoa emanen zaie, gehiengoa baliatuz.
Aurrekontua onartzeko Osoko bilkura, datorren urtarrilaren 28an burutuko da eta hortik aitzin, behin aurrekontua edukita, gobernuak bere lana modu eraginkorrago batean egiteko aukera izanen du.
Aurrekontuak izanen ditu Nafarroak hiru urte gabe igaro eta gero. Eta aurrekontu duin, bidezko eta justuagoa izanen da, aurrekoa baino. Agerian geratu da indar aurrerakoien borondate politikoa eta gu lauon konpromisoa, aitzinera diru laguntzak ahal den neurrian handitzeko konpromisoa, alegia, jada markatutako partidatan.
Ahalegin nabarmena egin da gastua handitze aldera. 4,4 milioi euro gehiago gastatzea adostu dugu lau indarrok, eta zehaztua zegoen gastua modu justuagoan banatzea ere erabaki dugu.
Hori bera defendatzen eta azaltzen ahaleginduko gara aste honetan zehar.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!