Urtetak eta urteak oposizioak deitu gabe igaro eta gero, zabaltzen da deialdia egiteko aukera eta piztu egiten da egundoko sutea, ez hankarik ez bururik ez duena.
Hezkuntza Departamentuak pasa den astearen bukaeran oposizioak deituko dituela aditzera eman zuen eta albiste ona den hau positiboki baloratu ordez, kontra agertu dira indar zenbait. Gaur, esaterako, Parlamentuko Bozeramaileen bilera eta gero, Mahaiak UPN, PPN, PSN, Izquierda Ezkerra eta Podemosen aldeko bozkarekin OPE deritzonaren kontrako aldarrikapen instituzionala onartu du.
Zein da arazoa? Ba, alderdi eta koalizio horien aburuz gehiegizkoak direla euskarazko plazak.
Departamentuak egin duen banaketaren oinarri diren irizpide teknikoak publikoki agertu ditu. Eta oro bat, behar errealen araberako proposamena da.
Proposamena da, izan ere, orain sindikatuek baitute euren Mahaian erabakia behin betikoa hartu beharra.
Urtetan, hamarkadatan zehar Nafarroako Gobernuak urratu izan ditu euskarazko ereduetako irakasleen eskubideak. Orduko horietan ez dut gogoan aditu izana Ezker Batuaren salaketa ozenik. Ez eta beste askorena.
Orain irten dira salatzera proposamen bat, Hezkuntza Departamentuarekin harremanetan jarri gabe sikiera, zehaztasunak ezagutze aldera. Kontseilariaren agerraldia eskatu egin da jada.
Batera, Aldaketarako lau indarren akordioaren Jarraipen Batzordea deituko da berandu baino lehen, bertan bereziki IEk eta Podemosek azal ditzatzen omen dituzten kezka guztiak oposizioetarako deialdi honen aurrean. Ikusiko dugu.