Aldaketaren termometroa

Erabiltzailearen aurpegia Maria Solana 2015ko mai. 11a, 14:05

Hauteskunde kanpainan gaude murgilduak, bete betean. Jende askok badu kanpainan aspalditik bagabiltzanaren sentsazioa. Eta neurri handi batean, hala da. Legealdi osoan zehar luzatzen da kanpaina, hots, etenik ez du, nahiz eta oraingoan areagotzen den azken txanpan alderdi eta koalizioek euren mezua helarazteko ahalegina.

Aldea sinplea da.  Pasa den ostiralaz geroztik botoa eskatzeko aukera dago. Ordura arte, gutxi gora behera berdin aritu bagara ere, ez dugu botoa zuzenean eskatzeko aukerarik izan. Edonola, botoa eskatzeko modu asko dago.

Eta hortxe gabiltza, karrikan, auzo zein herrietan, nafarrengana hurbiltzen.  Eta hurbilketa hori urtean zehar nork jorratu duen eta nork ez agerian geratzen da orain ere, kasu askotan, bisita elektoralista hutsak bilakatuz. Egunez egun, herriz herri lanean aritu denak, aldea sumatuko du orain.

Eta bisita horietan, mezua zabaltzearekin eta botoa eskatzearekin batera, jendearen gogoa, asmoa eta indarraren tenperatura neurtzeko aprobetxatzen dugu.

Azken lau egunotan, Iruñean, Burlatan, Vianan, Lesakan eta Tuteran ibilia nahiz. Eta denetan termometroak tenperatura bikaina markatu du. Ez hori bakarrik, tenperatura igotzeko tendentzia da nagusi.

Aldaketaren termometroaz ari naiz, jakina. Eta nahiz eta tartean goibeldu, trumoi eta tximistak agertu, euria bota eta aire boladak areagotu, tenperatura hori ez jaistearen alde arituko gara lanean, azken unera arte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!