Euskaldunon artean

Erabiltzailearen aurpegia Maria Solana 2015ko mar. 2a, 14:42

Bitxia da: euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko eskatzen dutenak, askotan, euskararen presentzia eta erabilera modu temati eta zorrotz baino zorrotzagoan ibiltzen dira kontrolatzen, askotan esaten dena baino, nola esaten den izanen balitz bezala lehentasuna.

Niretzat, desdeluego, ez da hori lehentasuna. Erdaraz bezala, zuzen aritu behar dugu, edo saiatu bai behintzat. Baina zuzentasunaren bidea estutzen saiatzen eta tematzen diren euskaltzale amorratu ortodoxo asko eta asko dago, denbora nahikoarekin gainontzekoon lana ikuskatu eta, lagundu nahian akaso, euren mezuak bidaltzeko denbora nahikoarekin ere, agerian utzi nahian zenbat dakiten batzuek eta zeinen gutxi besteok. Lotsatuak, nahiz eta akatsak akats ez izan, hots, aukera ezberdinen artean akaso jatorrena hautatu ez duzulako.

Erabiltzen ez dugunean, erabiltzen ez dugulako. Erabiltzen dugunean, gutxiegi erabiltzen dugulako. Asko erabiltzen dugunean, behar bezain ongi erabiltzen ez dugulako.

Euskaldun jator eta peto-peto horien laguntza behar dugu gainontzeko euskaldun berriok, euskaldun zahar alfabetizatu gabeok, euskaldun arruntok. Hainbeste dira gure hizkuntzan trebatu, aditu eta titulatu direnak, zaila dela hitz bakar bat idaztea horietako baten arreta deitu gabe (erdarakada).

Ba, barkatuko didate puristek; nik jarraituko dute hitzkuntza erabiltzen ahal bezain ongi, zuzentasuna bilatzen, egunez egun lantzen. Ahalegina eginen dut, hizkuntzari zor diodalako, ez euren egoa elikatzeko.

Eskerrik asko iradokizunengatik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!