Nafar herriak du hitza

Erabiltzailearen aurpegia Maria Solana 2015ko ots. 16a, 17:45

Inauterietan gaude, bete betean. Batzuek mozorroa urte osoan zehar jantzia daramaten arren, gainontzekoek egun hauek aprobetxatzen ditugu mozorrotzeko eta jai giroan izpiritu txarrak usatzeko, gaitzak erretzeko eta biziberritzeko.

Zintzarriak zintzilik, gora eta behera gabiltza, udaberriari atea zabalduz. Gaur arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean Maria Trapok sua hartuko du eta harekin erreko ditugu hiriaren arerioak.

Batzuk bai bederen. Izan ere, hiri honek Maria Trapo baino ilunago diren beste arerio ugari baititu.

Hiriaren arerio bilakatu dira urtetan udaletxetik garatu diren politikak, bai eta garatu ez direnak. Arerio bilakatu da hiria ulertzeko modu zaharkitu eta estandarizatua. Arerio, hiria bizitzeko neurriak baino, hiria bere horretan utzi eta ez garatzeko neurriak. Horretan lagundu izan duen Ignacio Polok 2.100 euroko isuna ordaindu beharko du eta urte ta erdiz gidatzeko baimenik gabe ibiliko da…

Gauzak horrela, orain bai, antola dezagun trapu zaharren festa, arerioak dorretik atera arazteko, eta orduan bai, hiritarrok, Nabarreriako gizon-emakumeok gure nahia adierazi eta etorkizuneko Iruñea zer-nolakoa izanen den erabakitzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!