Kalkoak

Erabiltzailearen aurpegia Santi Leone 2026ko apirilaren 1a

Liburua zabaldu eta lehen ataleko lehen lerroan kalko oker bat aurkitu dut, kalko gordin-gordina, gaztelaniaz jakin gabe ulertzen ez diren horietarik. Ez dut erranen zein den liburua, ezta, bistan dena, nork idatzia den ere, ez bainago etsai gehiago egiteko klasean. Bai, ordea, nabarmendu nahi nuke pentsatzekoa dela min ematen duen kalko hori nik neronek irakurri dudan bezala, argitaletxean ere baten batek irakurri izanen zuela. Idazleak, nire ustez, badu akatsak egiteko eskubidea, ez du zertan dena jakin, baina uste izatekoa da liburuak zuzentzaileren batek ere errebisatzen dituela. Tira, nolanahi den ere, gogorra da liburu bertzenaz interesgarri batean lehen orrialdeko lehen lerroan horrelako itsuskeria bat ikustea. 
 Iduritzen baitzait euskararen kantitatea –erran nahi baita, euskaldun eta euskaltzale kopurua– zaintzeaz gainera, euskararen kalitatea ere zaindu beharko genukeela. Eta, batez ere testu erreferentzialetan, euskara ez dadila erdara mozorrotua izan, euskara baizik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!