Lekuz kanpo

Erabiltzailearen aurpegia Santi Leone 2026ko urtarrilaren 7a

Eguberri hauetan, eri egoteaz gainera, Youtubeko bideoak ikusiz uxatu dut asperdura. Batean, David Cronenberg zuzendari kanadarrak bere film gogokoenak gomendatzen dizkigu, hala nola Oliver Reeden Odd Man Out. Izenburua bederen ederra du.
 Ingelesez, odd man out edo, unibertsalago, odd one out da talde batean lekuz kanpo dagoen kidea, taldearen ezaugarri orokorrekin bat egiten ez duena.
 Zertan dabil Ignacio Garriga Vox bezalako alderdi arrazista batean? Zertan Javier Maroto, alderdi katoliko eta homofobo batean? Zertan ari da Marco Rubio, hispanoa eta migratzaileen semea bera, hispanoak eta migratzaileak higuin dituen gobernu eta ideologia batekin kolaboratzen? Egiten dute beren alderdikideek txiste iraingarririk, berak ez daudelarik? Nola sentitzen dira, zer-nolako aurpegia paratzen dute, bileretan beren gogaideek jende normala –zuria, heterosexuala, natiboa– defendatzen dutelarik? Zer kontatzen diote beren buruari Garrigak, Marotok, Rubiok eta haiek bezalako bertze hainbatek, diren bezala direlako mespretxatzen dituen jendearekin juntatu izana justifikatzeko? Horra niri jakin-mina zerk pizten didan, Trumpen motiboek baino aise gehiago.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!