23 ordu

Erabiltzailearen aurpegia Santi Leone 2025ko api. 1a, 18:02

Ordu bat ebatsi digute asteburu honetan. Trukean, ordu bat emanen digute –opari emanen digutela erratekotan egon naiz, baina inork ez du denborarik opari ematen– azaroan, Donostiako Beldur Astearen garaian. Uste dut galtzaile atera naizela, azaroko 25 orduko egun hartan berdin-berdin lokartuko bainaiz laugarren filmera ailegatu orduko, film hori munduko beldurgarriena izanda ere. Joan den asteburu honetan, berriz, ez dakit galtzaile edo irabazle atera naizen, ordu bat gutiago izan baitut lan egiteko, baina horrek ez dit lehenagotik nuen lan-zama arindu.
 23 orduko igande honetan Berrian argitaratu duen zutabean, idazle izatearen eta idaztearen arteko diferentziaz aritu da Beñat Sarasola: idazle izatea publikoki idazle posea izateari dago lotua, itxurari; idaztea, berriz, bada, horixe, idazteari, lan egiteari. Bidenabarkoan, gogorarazi dit –tira, ez niri pertsonalki, baina nik niri dagozkidan ondorioak atera ditut haren artikulutik– ez naizela idazle eta, are makurragoa eta larriagoa dena, noizbait tarteren bat bilatu beharko nukeela ordenagailuko teklak dantzatzeko. Hurrengo 25 orduko igandean, agian. Lokartzen ez banaiz.
 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!