Hamahiru

Erabiltzailearen aurpegia Santi Leone 2025ko mar. 11a, 15:31

Joan zaigu martxoaren 8a, eta besta hori, besta guziak bezala, bakoitzak nahi izan duen maneran ospatu du. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, adibidez, epaileek bortxatzaile bati kondena hamahiru urtetik zortzira jautsi diote, balitekeelako pentsatu izana bortxatu zuen neskak hamasei urte zituela, biktimak hamahiru bazituen ere. 
 Hamahiru urte izan ala hamasei urte izan, biktima adingabea zen berdin-berdin. Baina epaileen bihotza beratzera eraman duena izan da posible dela neskaren itxurak bortxatzailea eraman izana hark hamasei urte zituela sinestera. Itxura kontuetan sartuta, zertan dira diferenteak hamasei urteko adingabe bat eta hamahiru urteko adingabe bat? Bada, hark, hamasei urtekoak alegia, emazteki itxura baduela, eta, hortaz, titiak atera zaizkion heinean, epaileen ustez bortxatzeko moduko materiala dela antza. Dirudienez, Justizia Auzitegi Nagusiko ordezkarien ustetan adingabeak bortxatzea gaizki dago, betiere delako adingabe horrek emazteki itxurarik ez badu, zeren emazteki bihurtzeko bidean aski aitzinatua baldin bada, orduan aise barkagarriagoa da hura bortxatzea. Hain zuzen ere, hiru urte gehiagoko itxurak bortz urte gutiagoko kondena balio du, kontua matematikara ekartzea zilegi bada. 
Erran bezala, bestak nork bere estiloan ospatzen ditu, baina zenbait epaileren estilo horrek nazka pittin bat ematen du. Nazka handia ez errateagatik.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!