Anna K.

Erabiltzailearen aurpegia Santi Leone 2025ko ots. 18a, 11:23

Eztabaida literario bati begira ibili naiz egun hauetan zeru urdinean, erran nahi baita, Bluesky sare sozialean. Parte-hartzaileek aski tonu edukatuan adierazi dituzte beren ikuspuntuak, edukazioaren azpian gauza gogor samarrak bota badizkiote ere elkarri. Baina argudio literarioak izan dira nagusi: nobela zailegia ote den –eta, horren harira, zeri deitzen diogun zaila–, delako nobela hori artifizialki puztu nahian ote dabiltzan haren defendatzaileak, kritika eta gustu pertsonala bereizi behar direla, gaur egun nolako irakurlea eta nolako literatura diren nagusi…
 Atzendu zait erratea, barkatu: eztabaida ez da euskaraz gertatu, katalanez baizik. Zorioneko nobelak Anna K. du izena; Martí Rosselló zenak –2010ean hil baitzen, 57 urte zituelarik– idatzi eta, bere garaian, 2000. urtean, Quaderns Cremak argitaratu zuen. Orain, La segona perifèria argitaletxeak eman du berriz argitara, eta horrek ekarri du eztabaida. Errana dut: zailegia ote, haren balioa artifizialki puztua ote…
 Inbidia pixka bat eman dit bai eztabaidak berak, bai horrelako iritzi trukea sortzeko gauza den nobela bat edukitzeak. Badakit konparazioak gorrotagarriak direla, eta are gorrotagarriagoak Euskal Herrian Kataluniarekin egiten ditugun konparazio guziak. Baina uste dut eskubidea dugula tarteka bertze herri bat eta haren literatura pixka bat idealizatzeko. Gurean itoko ez bagara bederen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!