Justizia akats

Erabiltzailearen aurpegia Santi Leone 2024ko urr. 15a, 19:31

Aztoraturik ibili dira joan den astean muturreko zentroko tertuliakide eta iritzigileak Espainia aldean. Nonbait, alderdi guziek etakideei etekinak ematen dizkien lege baten alde bozkatu dute. Aho batez. Hura, antza, irakurri gabe. 
Kalapita ederra ekarri du legeak. Kalapita, baina ez agerian gelditu delako politikariek beren lana ez dutela egiten; kalapita, baina ez guzien begi-bistan gelditu delako euskal presoei legea aplikatzeko tenorean justizia ez baizik eta mendekua izan dela eta dela irizpide nagusia; kalapita, baina ez ETA aitzakia hartuta zenbait politikarik demagogia higuingarriena egin dutelako.
Legeak etakideei etekinak ematen dizkiela erran dugu arestian. Etekin horiek, zehaztu dezagun, justiziarenak dira. Frantzian kondena bete badute, kondena hori aintzat har diezaietala Espainiako kartzelaldia kalkulatzeko momentuan.
Nolanahi ere, epaileak protagonista diren honetan, polita da eta ezin adierazgarriagoa, Espainian justizia behingoz aplikatu izana akats baten, deskuido baten ondorio izan dela. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!