Legearen kontra, haiek ala guk?

Erabiltzailearen aurpegia Laura Perez Ruano 2015ko api. 24a, 13:54

Gaurkoan,  fresko-freskoa den berria eman nahi nizuen EH irratitik baina Diario de Navarra aurreratu egin da

Oroitzen al zarete nola 2012ko martxoaren 29an egindako greba huran, bizipiketeko kideei bizikletak kendu eta 300 euroko isun bana jarri ziguten? Nafarroako Parlamentuak gure aldeko ebazpena egin zuen pairatu genuen poliziaren errepresioa salatuz eta isunak bertan behera uzteko eskatuz.Hiru urtez, administrazioaren izapide burokratiko eta oztopo guztien gainetik borrokatu izan dugu greba eskubidea eta isun horien legezkontrakotasuna.
Hasieran 43 lagun ginen, baina beti bezala, bidean asko geratu ziren eta martxoaren 25ean izan genuen epaiketara 13 lagun baino ez ginen iritsi. Azkeneko momentuan, epaileak berak prozesu guztiak elkarrekin epaitu beharrean banaka egitea erabaki zuen, eta nirea zen zerrendako lehena (kasuaren abokatua bainintzen.)
 
Epaia? Atzo jakinarazi zidaten: gure aurkako frogarik egon ez arren, baketsuki greba egunean parte hartzeagatik ordena publikoa guk apurtu genuela ebatzi du epaileak.

Eta haiek? ez al dute bake sozialaren aurka egiten etorkizuna ukatzen digutenean?

Konstituzionalak esan dezala edo bestela Europako tribunalak, baina guk oinarrizko eskubideak defendatzen jarraituko dugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!