Jakinaren gainean izanen zarete ziur aski… Egun hauetan Ahal Dugu-Podemos-en nafartar guztiontzat oso garrantzitsuak diren eztabaidak ematen ari dira. Zer Hiritar Kontseilua dagoen arabera, Ahal dugu-ren bidea bat edo beste izan daiteke, eta nabarrometroak dioena betetzen baldin bada jaio berri den alderdi honek gobernu aldaketaren giltza izan dezake. Asko hitz egin da Podemos-eko definizio ezari buruz, edo madrilen guri dakozkigun erabakiak hartuko diren zurrumurruaren inguruan. Guzti honi erantzuna emateko sortu da Nafarroa Aldatu hautagaitza, ni buru naizen hori, begira-puntuan egoteko erabakia hartu izan ondoren. Ez da egoera erraza izaten ari, norberaren irudiaren manipulazioa eta difamazioak entzun behar izatea. Hauxe omen da aurpegia ematearen ondorio latza. Honen beste aldea, jende askok jakinarazten didan ilusioa eta parte-hartzeko gogoa ere bada. Guztiok gara beharrezkoak erronka berri honetan eta beldurra galdu behar dugu. Pertsona baliogarrien laguntza eta konpromezua inoiz baino beharrezkoagoa dugu orain, berdin du non dauden,zein alderdi edo mugimendutan.
Informa zaitezte Podemos.info-n, izena eman eta otsailaren 9-tik 13ra har ezazue parte Nafarroako Hiritar kontseiluko hauteskundeetan eta aurrerago burutuko diren programa politikoan, parlamenturako hautagaien zerrendatan edo emango diren gobernu itunetan. Hala da Podemos, irekia eta ausarta, pausu bat aurrera eman nahi dutenentzat, zer gertatzen den zai eta begira geratu nahi ez dutenentzat.