Txapatik txip-era
Okindegian, merkatuan, noizik eta behin afaltzeko geratzen zaren lagunarekin, kuadrilako ostiral gaueko solasaldian eta beste hainbat eta hainbat egoeretan lehenengoz euskaraz mintzatu, aurrenekoz amorrua euskaraz hustu, besarkatu edo laztan eman; aurreiritziak puskatu, hori guztia egin dutenendako balarria jarri, zurea defenditzeko eskubidea eta komunitate batekoa zarela sentitu... 11 egun, 11 bizipen milaka lagunek egun hauetan.
Badakigu, baina, 11 egunez txapa bat eramateak ez duela gure hizkuntza ohitura berez aldatuko. Egun hauetan hartu dugun konfiantza, sentitu dugun babesa, hasi dugun abentura gure hizkuntza ohiturak astintzeko, sendotzeko eta konpromisoari eusteko klika egin behar dugu.
Garrantzitsua da oso gure borondatez egun hauetan egin dugun ahalegina; baina dena ezin da ekinbide pertsonalez aldatu, gure saiakera eta praktika baldintzatuko ez duen inguru egoki bat eta erraztasunak ere behar ditugu.