Egurra bota ala egurtu

Erabiltzailearen aurpegia Garbiñe Petriati 2017ko abe. 19a, 13:28

Urte luzeetan Nafarroan hartu diren erabakiek eta neurriek eragin zitalak izan dituzte bertako euskaldunendako. Nafarroa linguistikoki zatitu, pertsonen arteko diskriminazioa eta desberdintasunak sortu eta elkarbizitza zaildu egin dute.
Hizkuntza dela eta herritarren arteko bereizkeriarekin bukatzeko urratsa ematea erabaki du Nafarroako Gobernuak hezkuntzako lan deialdi publikoan zerrenda bakarraren alde eginez.
Erabaki horren kontra lege proposamena aurkeztu eta bozkatuko da hilaren 21ean Nafarroako Parlamentuan.
Osteguneko bozketan zerrenda bakarraren alde egiten dutenek herritarrek jarritako sua (euskaraz bizitzeko gogoa) elikatzeko egurra ipiniko dute; kontra egiten dutenek, berriz, euskal hiztunak egurtzen segitzea aukeratuko dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!