Borondate kontua

Erabiltzailearen aurpegia Garbiñe Petriati 2017ko aza. 21a, 12:51

Zuzenbidea euskaraz egiteko asmoarekin hasi zituen ikasketak Gurutzek NUPen. 5. maila egiten ari da eta lau ikasgai baino ez ditu izan euskaraz. Izan ere, Magisteritza da euskaraz osorik ikasi daitekeen gradu bakarra.
Euskaldunen proportzioa handitu den arren (%30 da euskalduna) NUPek onartu berri duen Euskararen Plan Gidarian ez da gradu oso bat euskaraz emateko proposamenik egiten. Are gehiago kreditu gehiago eskainiko dira ingelesez euskaraz baino.
Unibertsitateak prestatzen ditu lan kualifikatuak garatuko dituzten pertsonak eta profesionalak. Osasun arloan, justizian, administrazioan eta baita arlo pribatuan ere profesional euskaldunak egotea oso garrantzitsua da Nafar guztien borondatea errespetatzeko.
Unibertsitatea, euskara, Nafarroa, eskubidea, urraketak, errespetua, trabak…urte askotan ez da ezer egin. Borondate kontua da eta irudipena daukat, oraingoan ere, hori dela urratsak emateko zailtasunik handiena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!