Denak ukituko gaituen gai bat aipatuko dut gaur, ukitzearena alegia. Komunikazioaren garaian, dena dira mezuak, irudiak eta ideiak, denak izan behar duen bezala. Baina ia ez gara ausartzen gure lehen komunikazio bide izan zena praktikatzera, amarekin izan genuena. Agian azalak bi mundu ezberdintzen dizkigulako, erakusten duguna eta gordetzen duguna. Agian oraindik konfidantza garatzeko prest ez gaudelako, ez dugulako ikasi, ez digutelako erakutsi....
Baina azalaz bestalde dagoena gurea bezalako arnas bat, gurea bezalako bihotz bat, zalantza batzuk, sendotasun batzuk direla ohartzean, horiek sentitzean, horiekin egotean, muga askok puskatzen dira, beldur asko erortzen. Eta ez nazi sexuaz hari. Gorputz komunikazioaz ari naiz. Buruak uste duena dioen bezala, gorputzak daukana dio. Badaude ez ukitzea hobe dela ematen duten gaiak, hau da horietako bat. Errukitu gaitezen ukitzen ez duenaz. Ukitu, eta bizitzak ukitu berezi bat izango du, beldurretik harago, amatik gertu...