Nire buruari sekulako egi bat esan beharraren zama kendu diot orain bost minutu, hau idatzi dudanean. Badaudelako egunak oso bereziak eta besteak bere arruntean bereziak. Egun behar dudana besterik ez diot eskatu nahi nire buruari. Egunero ezin dut sekulako egi bat topatu, baina egunero egin behar dudana eginez datozela sekulako egiak antzemanda nago. Edo ez... Egian esan, ez zait asko axola. Ez naiz kezkatuko behar baino gehiago. Kezka nigana badator, bueno, baina ez naiz ni kezkara joango. Bidea eginez agertzen denari adi egongo naiz. Nire eguneroko arruntaren berezitasunean, berezitasuna delako arruntena. Ala ez? Ez zait gehiegi axola... Nire egunerokoa eraikitzen jarraituko dut. Ah, eta beti dena da zerbait berezia esateko...