Musikaren lokarria

Erabiltzailearen aurpegia Ortzi Kiroga 2018ko ots. 1a, 15:29

Soinu eta isiluneen nahasketa bat da, auskalo nork, noiz eta zergatik sortua, dakidana da musika beharrezkoa izan dela eta izango dela. Musikak urteak pasatzen diren heinean aldaketak jasaten ditu, historiak bezala, eta guk uste baino lotura handiagoa dauka historiako une bakoitzarekin. Hausnartu une batez zure bizitzako une jakin batean eta pentsatu zein abesti entzuten zenuen eta zergatik. Musikak guregan eragin handia dauka, onerako eta txarrerako. Adierazten, aldarrikatzen, kexatzen laguntzen digu, baina baita komunikatu, limurtu eta konbentzitzen ere. Hori barneratu ondoren, esan beharra daukat momentu kezkagarriak bizitzen ari garela, “Cara al sol” ereserkiaren bertsio bat da azken hilabeteetan gehien entzun den abestia musika aplikazio handienetako batean, Spotifyen.

 

Kataluniaren bakeak gerra piztu du Espainiar Estatuan eta musika da honen isla, historiarekin daukan loturak etorkizunean ere jarraituko du. Zein izango da zure hurrengo abestia?

 

 

Ortzi Kiroga

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!