Erdaraz esango dut, euskaraz ezin da

Erabiltzailearen aurpegia Ortzi Kiroga 2017ko abe. 20a, 16:15

Zergatik ez dira gazteak euskaraz mintzatzen? Irakaskuntzako zerrenda bikoitza eta euskarazko plazak zigortzen dituen legearen larritasuna bera edota handiagoa dauka gai honek. Gazteon bizitza erderaz dago bai pentsatuta eta bai eraikia, horren ondorioz ezinezkoa egiten zaigu gure ama-hizkuntza oinarri hartuta bizitza berrantolatzea. Txikitatik esan digute irakasle eta gurasoek euskaraz hitz egin behar dugula, baina ni ez nago ados. Ez dugu euskaraz hitz egin behar, euskaraz hitz egiteko beharra piztu beha zaigu eta hori gazteon eskutik etorri berharko da.
Euskara betebehar bihurtu da, klasean adibidez irakaslearekin euskaraz egiteko ahalegina egin ondoren irakaslea gelatik ateratzean berehala gure artean gaztelaniaz hartzen dugu atseden. Gaur egungo nafar gazte gehienak ez dira eroso ibiltzen euskeraz hizketan, erabili egiten ez dutelako, horrela lehenengoak bigarrena dakar eta amaitezina den gurpil bat sortu da.
Gazteongan euskararen erabilera erakargarriagoa egiteko euskal musika eta literaturaren kontzientzia landu eta duela 40 urte euskararen gainean jarri zen lotsaren estalkia kendu behar dugu. Egia da ez dela egun bateko lana gaurtik hasi behar gara, euskaldun asko dago, euskara falta da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!