Agintarien esanak beti bete behar al ditugu?

Erabiltzailearen aurpegia Ortzi Kiroga 2017ko urr. 5a, 18:05

Agintarien esanak beti bete behar al ditugu?

Galdera hau oso estuki lotuta dago bakoitzaren politika eta ideologiarekin. Niri agintari hitza ez zait askorik gustatzen, nor da bera niri aginduak emateko, zer egin du? Zer daki?

Nik ez dut agintariengan sinesten, sistema nire esku balego, talde desberdinetako bozeramaileak elkartuko nituzke bileretan egoerari buruz hitz egiteko."Baina hori demokrazia da” esango lukete askok, Estatu Espainiarrean dagoena. Keba, hori ez da demokrazia, Espainian bi talde boteretsuenak mahai baten inguruan elkartzen dira etsai plantak egiten jolasten diren bitartean, berdin zaizkie besteen ideiak, azkenean beraiek esandakoa egin beharko baita. Galdetu ondoan dauzkagun katalanei ea zer erantzuten dizuten...

Baina mundu osoan zehar zalantzan jarri esaten dizutenaren erdia eta beste erdia ez sinistu; gaur egun oso zaila da informazio-iturri fidagarriak aurkitzea. Nork bere ikuspuntua informazio moduan saltzen du manipulazio eta tranpaz josita, eta herritar gehienok irentsi egiten dugu ahora emandakoa, eta badakizu, guri ere eztarrian trabatzen zaigu esaera zaharra, hitzetik hortzera txantxarra.

Ez sinistu entzun eta irakurtzen duzuen guztia, eta noizbait esan dudanaren kontrako zerbait esaten entzuten banauzue aginduidazue Ortzi...

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!