Orain da momentua, zuk eta nik barruan daukadan
Leihoa itxi dugu, sartu zinen eta ez duzu
Ateratzeko asmorik. Mila esker.
Ikusi zintudan, hegan, paper baten gainean.
Azkenean hori da maitasuna, dugun bizitza
Bakarra elkarbanatzea, baina zurekin.
Agian sufritzen duen edonoren bakea zara.
Indarra zainetan daramazu, badakit
Goiz dela, goizeko 4ak alegia, baina nire bihotza
Oroitu da zer diren taupadak zurekin eta zugatik.
Rock hoberena dantzatzen duena, Extremoduro,
Romaren arrastoak erre zituena zigarro bat pizteko.
Irribarre eternaleko neska.