Zinema

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Nausia Pimoulier 2016ko ots. 25a, 13:57

Atzo irakurri nuen berria, Carlos III zinema aretoak martxoaren 3an itxiko dituzte. Iruñako erdigunea zinemarik gabe geldituko da. Tristea iruditu zait benetan berria eta pentsarazi dit nola aldatu diren kontsumo eta aisialdi moduak. Auzoko zinemak aspaldi itxi zituzten. Gogora etorri zait Iturrama zinema aretoan pasatutako orduak. Askotan lagunekin sesio bikoitza egiten genuen eta asteburuetako arratsalde osoak pasatzen genituen zinemetan gurasorik gabe. Han Reservoir Dogs edo Pulp Fiction ikusi nituen adibidez, baita pelikula txarrak ere! Gogoratzen zinemak 300 pezeta balio zituenean? Gogoratzen zinemara joateko ilara egin behar zenean eta zure txanda ailegatzen zen neurrian "lehenengo filak" besterik ez zirela geratzen edo dagoeneko ez zeudela sarrerarik? Orain hori ez da gertatzen, interneten bidez eros ditzazkezu sarrerak eta ilararik egin gabe sartu.
Gure hiriak aberastasun kulturala galduko du eta argi dago eredu amerikanua irentsi dugula. Ze pena ezta? Gu ez bezala, gure gaurko haurrek ia nahitaez heldu baten eskutik gerturatu beharko dira zinemetara, erdigunetik horren urrun egonda kotxea erabiltzen baitugu gehienok. Erdigunean gelditzen zitzaigun zinema bakarra galdu dugu eta horrekin batera umeak gineneko askatasun hori pittin bat galdu dugula iruditzen zait ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!