Betikoen kexak

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Nausia Pimoulier 2016ko ots. 11a, 13:53

Euskarazko bi haur eskola irekiko ditu Iruñeko Udalak. Haur Eskoletako plaza euskaldunen eskaintzak gora egin omen du, %10 izatetik %30era igarota

Beraz, eskaera horri eta hainbat herri mugimenduek egindako aldarrikapen historikoari erantzun nahi izan dio udalak.


Dagoeneko sindikatuek argitu duten arren euskararen presentzia bermatu izanak ez duela kalterik suposatuko langileentzat, hau da, ez dutela inor kaleratuko, laster hasiko dira betikoen kexak eta kezkak: eta gaztelerako haur eskolekin zer? Orain irakasle elebakarrak kaleratuko dituzte? Euskara inposatu nahi digute!


Niri beste kezkak eta kexak entzutea gustatuko litzaidake: noiz murriztuko dute ikasleen ratioa? Ez al dira gehiegi 8 haur hezitzaile bakoitzeko urtebete baino txikiagoen artean eta 16 urtebetetik gorakoen artean? Haur eskola publikoak areagotu beharrean, beharrezkoak direla ukatu gabe, noiz luzatuko dituzte amatasun eta aitatasun bajak? Noizko bizitza familiarra eta lana uztartzeko benetazko politikak? Noski, erabaki hauei erantzutea ez dago Bilduko udalaren esku, horregatik badut susmoa betiko kexekin konformatuko beharko naizela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!