Joseba Asiron iragarki batean?

Erabiltzailearen aurpegia Nafarroa Wow 2015ko eka. 15a, 11:31

Limon & Nada egiten duen Coca-Cola enpresak euskarazko iragarkirako nahi du Iruñeko alkatea.

Larunbateko interpretazioa ikusi, eta txunditurik gelditu ziren Coca-Cola enpresako marketin arduradunak. Horixe zen behar zuten irudia Limon & Nada produktua Euskal Herrian saltzeko: Joseba Asiron. Duela bi urte atera zuten makilaren iragarkia telebistan, baina ez zuten behar bezalako arrakasta izan euskaldunen artean. Hala, euskarazko iragarkia beharrezkoa zutela pentsatu zuten. Bi urte behar izan dituzte pertsonarik egokiena aurkitzeko. Joseba Asironek oraingoz ez du baiezkorik eman, baina haren inguruko iturri fidagarriek Nafarroa WOWri esan diotenez, iruindar guzien alkate denez, baiezkoa ematea aztertzen ari da, Limon & Nada maite dutenek alkatea iragarkian ikusteko "eskubidea" dutelakoan. "Coca-Cola inperialismoa eta neokapitalismoa baino askoz gehiago da", esan omen du Asironek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!