Osasunako jokalariek Mateo entrenatzaileak agindutako ariketa “bitxiei” egozten diete taldearen gol falta

Erabiltzailearen aurpegia Nafarroa Wow 2015ko api. 13a, 14:04

“Mateo heldu denetik entrenamenduak zorabio hutsa dira” adierazi dio bere identitatea argitu nahi ez duen jokalari batek NAFARROA WOWri.

Kezka da nagusi Osasuna futbol taldearen inguruan. Epaitegietako ingurmariez gain, taldearen kirol mailak eragiten du buruhaustea orain osasunazaleen artean. Numanciaren kontrako berdinketaren ondotik, 2. B mailara jaisteko postuetatik atera den arren, azken 11 jardunaldietan garaipenik lortu ez izanak eta taldearen gol faltak egonezina eragin du Gazteluko plazako klubaren inguruan.

 

Orain arte Taxoareko instalazioetara hurbildu izan diren kazetari eta zaleen artean ixiltasuna izan da nagusi. Hala ere, ahopeka, Jose Manuel Mateo entrenatzailearen entrenamendu-teknika ustez berritzaileak jo dituzte askok Osasunaren gainbeheraren erantzule. Baita jokalariek beraiek ere.

 

Modu anonimoan NAFARROA WOWri zera azaldu dio taldeko kapitainetako batek: “Mateok intentsitatea eta jarrera ona eskatu zigun. Berak lagunduko zigula esan zigun, baina egia esan, bere entrenamenduak zorabio hutsa dira, buruhaustea”. Mateori errespetu handia dioten arren ariketa bitxiak agintzen dizkiela esan du beste jokalari batek: "Entrenamendu guztiak noraezean bukatzen ditugu, asteburuko partidarako ideak ez ditugu batere garbi, kontzeptu guztiak oso lausoak dira eta horrela oso zaila da gola egitea”.

 

Jokalarien adierazpen horiek ezagutu eta NAFARROA WOWko lantaldeko kide bat Taxoarera hurbildu eta honako bideoa lortu du gure irakurleendako primizian.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!