Euskalerriairratia.eus agerkariak atzo zabaldu zuen albistea: lanbide hezkuntzako ikasle batek 'Euskaraz bizi nahi dut' lelodun elastikoa jantzi zuen curriculumik onenen sari banaketan Barcinaren eta Iribasen ondoan.
Irudiak zabalpen handia eduki zuen sare sozialetan. Euskaltzale askok txalotu zuten gazteak UPNko agintariei sartutako gola. Bada, NAFARROA WOW-ko ikerketa taldeak deskubritu du gol bat ez, hamaika gol sartu zizkiela gazteak Barcinari eta Iribasi.
Nafarroako Gobernuko prentsa bulegoak sari banaketako irudi bakarra banatu zuen foru hedabideen artean. Gure ikerketa taldeak irudi gehiago lortu ditu, eta horietan ikus daiteke gazteak, alimaleko abileziaz eta abiaduraz, hainbat elastiko ezberdin jantzi ahal izan zituela presidentearen eta kontseilariaren ondoan.
Sare sozialetan hainbat talde eskatzen ari dira gaztea ohorezko euskaltzain eta euskaldun unibertsal izenda dezatela, eta urrezko oilartxoa saria ere eman diezaiotela.
Honatx Nafarroako Gobernuak zabalduriko irudia (lehena) eta guk lorturikoak (gainontzekoak):