EH Bildu Iruñeak kanpainarako behin-betiko leloa ezagutarazi du: “ Iruñea O2, Oba, cada día te quiero más…”

Erabiltzailearen aurpegia Nafarroa Wow 2015ko mar. 23a, 21:48

Aniztasuna, modernitatea, irekidura... islatu nahi omen dute behin betiko lelo honekin. "Ez gara abarkadunak" adierazi dute.

Iruñeko EH-Bilduk, maiatzeko udal hauteskundeei begira, duela zenbait aste abian jarritako intriga-kanpaina argitu dute koalizio abertzalearen arduradunek. Irakurleak jakinen duenez, Iruñea aireztatu beharraren aitzakiarekin “Iruñea O2” lelodun kanpaina abiatu zuen  EH-Bilduk berriki, hiri buruzagian. Bada lelo hori kanpaina zabalago baten aurrerapena baino ez zen, amu bat.

 

Aurreko astean antolatu zuten “Aniztasun Festa”ren baitan, eta aniztasun hori helburu, hain zuzen, ezagutarazi dute behin-betiko leloa: Iruñea, O2, Oba, cada día te quiero más… (Obi, obi, obi, oba…)

 

Koalizioko alkategai Joseba Asiron-ek NAFARROA WOWri adierazi dionez, irekidura eta modernitate irudia zabaldu nahi izan dute kanpaina honen bitartez: “Iruñearekiko dugun konpromezua eta atxikimendua adierazi nahi genuen. Erakunde herrikoia garela, alegia. Baina bestetik, Aspertuta geunden jendeak, esate baterako, txapela bezalako janzki modaz pasatako batekin lot gintzan. Ez dugu abarkadun itxurarik eman nahi”. Asironen hitzetan “Ocho apellidos vascos” filmearen inguruko fenomenoari erreparatu diote: “Aintzat hartzeko modukoa iruditu zaigu. Umorean oinarritutako kanpaina burutu nahi genuen, freskoa, irekia, anitza… masiboa!!! Jendarte osoarengana heldu nahi genuke

 

Apain-orrazia edo peineta protagonista

 

Afitxa berrietan ikus dezakegunez, apain-orrazia edo peineta izanen da kanpainiako leitmotifa. Hartara, peineta itxurako milaka pin banatuko dituzte heldu diren asteetan. Bestetik, maiatzerarteko prentsaurrekoak peineta zein atzeko apaingarriak buruan emanen dituzte EH-Bilduko eledunek.

 

ekipoa

Bukatzeko, kanpaina bitartean “E ‘Ashe’ Birdu” ahozkatu beharko omen da koalizioaren izena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!