Aurretik Manolo Garcia, El Drogas, Kutxi Romero edota Fermin Muguruzaren gisako musikariek egin bezala, beste hainbat abeslari famatuk kantu sorta grabatuko dute datozen egunetan, Euskalerria Irratiari babesa emateko. Oraingoan, ordea, kolaborazioen esparrua zabaltzea otu zaie irratiko arduradunei, "irratiaren mezua nafar gizartearen zati zabalago bati helarazteko". Artista horien artean daude Bertin Osborne eta Julio Iglesias.
"Zaila izanen zela uste genuen, baina gure harridurarako, aise konbentzitu ditugu Osborne eta Iglesias. Euskaldunak izan ez arren, irratiko entzule finak baitira biak ala biak", azaldu du Juan Kruz Lakasta irratiko esatariak, gaurko aurkezpen ekitaldian. "Nik eujcalerria irratia enchuten dut beti internetes. Monopoly Forala gustachen sait sobre todo", esan du Bertin Osbornek, euskara kastizoan. Julio Iglesiasek, berriz, arratsaldeko programazioa eta albistegiak entzuten ditu batez ere. "Niiiik... nik gus-gustu-gustuko duuut... gustuko dut Irrinsi Plaza eta Iruñerrian GauEAH!!!", esan du.
Agenda arazoengatik prentsaurrekora azaldu ez diren arren, CD-DVDan parte hartuko dute hurrengo musikari eta taldeek ere: Isabel Pantoja, Vidrio eta Otxoa, Berri Txarrak, Falete, The Trikiteens, Los Chunguitos, Kiko Rivera eta Su Ta Gar.
Hauxe da behin-behineko tracklist-a:
- Julio Iglesias & The Trikiteens: "(A)meba, meba, meba" (Enrique Maiari eskainia)
- Vidrio eta Otxoa feat. Bertin Osborne: "Allá en Irrintzi grande"
- Isabel Pantoja eta Berri Txarrak: "Marinero de luces/ Lemak, aingurak medley" (Alcala de Guadairako espetxetik zuzenean)
- Los Chunguitos: "Dame lizentzia que (no) quiero morir"
- Falete: "Como una uhina"
- Kiko Rivera & Su Ta Gar: "Basabujandaren eremuan - Remix"