Alberto Catalan UPNko kide eta Nafarroako Parlamentuko presidentea pozarren azaldu da gaur hedabideen aurrera, adierazi duenez, UPNren zerrendan joanen baita heldu den maiatzeko hauteskundeetan. Yolanda Barcinarekin eztabaida publikoa izan ostean, Javier Esparza hautagaiak baimena eman dio Catalani ("Albertico" esaten diote alderdi erregionalistan) bozetara aurkezteko. "Mutikoa kozkortu zaigu, garaia da erantzukizun handiagoak emateko", adierazi du Esparzak. Catalanek, berriz, ezin izan dio pozari eutsi: "Helduen mahaian eseriko naiz. Sentitzen naiz super-super ongi Marimondongi!".
Bitan saiatu da Catalan Yolanda Barcinari alderdiaren agintea lehiatzen (2013an eta 2014an), eta bietan huts egin du. "Yolanda andereñoa oso-oso gaixtua da eta alderdiko beste neska-mutikoak konbentzitu zituen, nirekin jolastu ez zitezen. Oso tranpatia da. Baina Esparza da oso majoa eta dibertitua eta, eta, eta... dena", laburbildu du Parlamentuko presidenteak.
Catalanek ez du argitu zein postutan azalduko den hautes-zerrendan, eta zera adierazi du Parlamentu ondoko txirristatik jausi aurretik: "Goazen lagunok, amets betean, dragoiaren bolak bila bateraaaaaa...!!". Horren ostean, Nozilla ogitartekoa jan eta siesta egin du.