Sauron Sayasek hainbat katebegi egin ditu Patuaren Mendiaren barruko labeetan: hiru katebegi, eremu euskalduneko elfoentzat; zazpi, Corellako Jauntxo ipotxentzat; bederatzi, Iruñerriko pijoentzat; eta azken katebegi bat, Sauronentzat berarentzat, beste guztiak kontrolpean mantentzeko. "Horiekin guztiekin, Mordorko armarri santuaren katea osatuko dut eta, aldi berean, lurralde osoa kontrolatuko dut, mendialdetik erriberara. Katebegi bakarra denak gobernatzeko. Katebegi bat denak aurkitzeko, erakartzeko eta itzaletan lotzeko JAAAAJAJAJAJAJAJAJAJA!!!".
Profeziaren berri eman ostean, zera gaineratu zuen Sauron Sayasek: "Oh, hau guztia sare sozialetan ere jarriko dugu, #SauronCurrante traolarekin".