Ahantzi itzazu Elhuyar, Hiztegi 3.000, Zehazki eta enparauak! Euskaraz ikasteko ez da horrenbeste hitz behar! Mila hitzekin aski da! Horixe da Iribas doktorearen euskara ikasteko metodo iraultzailearen oinarria. Esate baterako, "iraultzaile" hori, fuera! Kutsu politikoko hitz guztiak, fuera: iraultzaile, ekintzaile, abertzale, autodeterminazioa, burujabetza, erabakitzeko eskubidea, Euskal Herria, euskal, euskara, euskaldun, ... Denak fuera! Iribasek euskarari esanahi politiko zuzena zein subliminala duten hitz guztiak kendu dizkio, eta 1.000 hitz geratu zaizkio. Eta mila hitz horiekin euskaraz mintzo daitekeela erakusten du, honako bideo honetan.