Nafarroako Podemos-Ahal Dugu-ren idazkari nagusiaren hautaketan Twitterreko bere kontutik aktiboki esku-hartu zuen Sabino Aranak. Nafarroako Gobernuan aldaketa nahi duten guztiak -Podemos-en jarraitzaileak zein gainontzeko denak- prozesuan izena ematera eta Laura Perez hautagaiaren alde egitera deitu zituen hainbat txiotan, hori zelakoan aldaketa bermatzeko modurik eraginkorrena. Gainera, Laura Perez bozetan gailendu zelarik, harro azaldu zen egindako lanaz. Beheko irudietan, txio horietako zenbait.
Orain, Nafarroan aldaketa politikoa izanen dela bermatze aldera, beste urrats bat egitea erabaki du: foru hauteskundeetan Nafarroako Podemos-Ahal Dugu-ko zerrendaburua izateko hautaketan parte hartuko du, NAFARROA WOW-ri adierazpen esklusibo batzuen bidez jakinarazi dionez: "Ez neban edozelako birigarro baten esku laga nahi halako ardura". Primarioetan sostengua emanen dion taldea ere prest du: "Zirkulu Jelkidea sortu dot lagun batzuegaz, eta elekziñoetara aurkeztuko garez". Leloa ere prest dute: "Yes, we JEL".