Abian da NIZEren matrikulazio kanpaina berria

Erabiltzailearen aurpegia NIZE 2018ko abe. 19a, 15:41

D eredu publikoa, ereDu zirragarria

NIZEtik, D eredu publikoko 70 ikastetxe baino gehiago osatzen dugun elkartetik,  2019ko hasieran abiatuko den aurrematrikulazio garairako kanpaina berria aurkeztu nahi dizuegu.

 “Eredu zirraragarria” gara. Gure ereduak zirrara sortzen du, euskara ardatza izanik, eleaniztasunaren atea irekitzen duelako. Ikasleak gutxienez hiru hizkuntzetan trebatzen dira, haien artean Nafarroako bi ofizialetan. Azken hauetan pertsona elebidunak ziurtatzen dituen eredu bakarra gara.

 Gure ereduak zirrara sortzen du ere, batzuentzat gertuko eta beste batzuentzat berria den kulturaren ateak irekitzen dituelako. Gure ikastetxeetan hurbiletik abiatzen gara, inguru ezagunaren ezagutzatik, eta beste kultura eta herrialde urrunetara zubiak eraikitzen ditugu. Ziur gaude gure kulturaren aintzat hartzetik eta ezagutzatik, beste errealitateekiko errespetua eta ulermen gaitasuna eraikitzen direla.

 Gure ereduak zirrara sortzen du, murgiltze ereduaren ezaugarri berezitaz jabetzen garenez, gure ikasle guztien harreran, askorentzako berria den hizkuntzaren aurkikuntzaren aukerak sortzen dien zirrara horretan, gertutasunez eta maitasunez laguntzen ditugulako.

 Gure ikasleei hizkuntzen itsasoan barna nabigatzeko orduan, gure parte-hartze eta inplikazio handiena eskaintzen diegu, uretan arrakastaz murgildu daitezen. Gure 40 urteko esperientzia eta lanaren arduraz gain, izandako emaitza onek baieztatu izan dute denbora luze honetan arrakasta hau.

 Erabateko arrakasta, bai etorkizun profesionala lortzeko, eta baita balore ezberdinen transmisioen bidez arrakasta pertsonala lortzeko ere, sormena eta gaitasun kritikoa sustatuz. Gure ikasleak pertsona oso bezala garatzen eta sozialki konpetenteak izaten laguntzen ditugu, errespetua, elkartasuna, konpromisoa, ahalegina, enpatia edo genero berdintasuna bezalako balioetan oinarrituz, besteak beste.

 Bidai horretan laguntzeko, gure ikastetxeek praktika metodologiko desberdinak lantzen dituzte, testuinguru bakoitzaren beharretara egokituz.

Aniztasun horrek gure hezkuntza eskaintza sendotzen du, proposamen pedagogiko ezberdinak, elkarte honen kideen arteko iritzien elkar-trukatzeari esker, kontrastatzeko
aukera ematen duelako. Labur esanda, konfiantzazko hezkuntza erreferentea gara.

 Horregatik, familiak euren seme-alabak D eredu publikoan matrikulatzera animatu nahi ditugu, batez ere, zirraragarria izango zaien bidai hori abiatzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!